IRAKURRI ASTE ETA HILABETE GUZTIETAKO
      AZTERKETEN IZENBURU GUZTIAK ZERBITZUAREN HASIERATIK

      HILABETEKO AZTERKETAK


      EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa

      "JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.

      2. "JULIAZO" delakoa eragin zuen gertakaria: ETAk (Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Iraultzaile Sozialista EUSKADI TA ASKATASUNAk) Miguel Ángel Blanco Garrido PPko zinegotzia bahitu eta hil zuen.

      1997ko uztailaren 11n, ostirala, Bizkaiko Deia egunkariak (EAJren kidekoa, 1980ko hauteskunde autonomikoez geroztik gutxiengo gehiengoa eta euskal autonomi elkarteko gobernuko buruzagitza duen aderdia -bakarrik zein koalizioan), ondoko tituluak argitara zituen nabarmenduta lehen orrialdean: "ETAk Ermuko PPko zinegotzi bat bahitu eta 24 orduren buruan hilko duela mehatxatu du. Euskal presoak berehala Euskal Herriko espetxeetara ekartzeko eskatu du erakunde armatuak hori saihesteko".

      Lehenbiziko orrialdeko informazioko lehenbiziko paragrafoek ondokoa zioten: "ETAren izenean ari zela zioen komunikatzaile anonimo batek atzo arratsean Egin-Irratira egindako deian Miguel Angel Blanco Garrido PPko zinegotzia bahitu zutela eta 48 orduren buruan erakunde terroristako preso guztiak euskal espetxeetara ekarri ezean hil egingo dutela mehatxatu zuen. Bart arratseko 17 orduetan egin zen deia eta berehala jakinarazi zioten PPri eta Ertzaintzari. Azken honek, Polizia Nazionalarekin eta Entzutegi Nazionalarekin batera zinegotziaren bahiketa ikertu eta berresteko ikerketa bati ekin ziotela adierazi zuen."

      ETAk zinegotzia askatzeko eskatzen zuenak EZ ZEKARREN ESPAINIAR LEGEA EDO ZUZENBIDEA HAUSTEA (Peruko MRTAk Limako Japoniako enbaxada bahitu zuenean bezala, ETAk bere kide preso guztiak aske uzteko exijitu izan balu gertatuko zatekeen ez bezala), bada, gertaera estrategiko eta funtsezko horri buruz mintzatuko naiz aurrerago. Estrategikoa baita prozesu osoa ulertzeko ETAK ESPAINIAR GOBERNUARI EXIJITU ZIONA ESPAINIAR LEGEA BETETZEKO IZAN ZELA, Eusko Jaurlaritzako gehiengo absolutuaren botuek eta ordezkari sindikalen gehiengo absolutuak jada eskatu ziona, Europako Parlamentuko gehiengoak gomendatu eta hilabete luzeetan zehar euskal gizarteko ia alor guzti-guztiek ahobatez eskatu zioten berbera. Espainiar gobernuak espainiar legea hausten jarraitzeko asmoari eutsi zion. Eta PPko zinegotzia ETAk eragindako heriotz-zauriaz agertu zen uztailaren 12an.

      Hauek dira "JULIAZO" deitu duguna eragin zuten gertakariak. Azter dezagun jarraian "JULIAZOA" bera.

      3. Sei milioi manifestari? Berriro ere Francoren diktadurako "Plaza de Oriente" huraxe. Berriro ere errealitatearen faltsuketa barregarri espainiar eta faxista.
      ASTEROKO AZTERKETA ETA INFORMAZIO ZERBITZUA Hasierako orrira